
Errenteriako Udalak eta Udal Kirol Patronatuak, Beraun-Kaputxinoak auzoetako igerileku berriak egiteko aukeratu duten proiektua eremu horren topografiarekin lotura estua duten ondorengo bi elementuen konbinazioan datza: ura eta grabitateak berak uretan sortzen duen mugimendua. Horren bitartez, paisaia-ikuspegia ez ezik, ingurunearekin lotura plastikoa ere zaintzen duen ikuspegia aukeratu nahi izan da.
Lau plataformen arteko ur-jauziek eta ur-zorrotada bidezko hidromasaje elementuek, txirristetarako sarbide den igarobide-tranpolinarekin batera, osatzen dute ibilbide akuatiko-ludikoa. Ibilbide horrek, eraikuntza gutxi eta berdegune ugariko ingurune natural batean uraren mugimenduaz eta hotsaz gozatzeko aukera eskainiko du.
Web orri honetan instalazioak birtualki bisitatzeko aukera duzu, ezkerraldean duzun irudian sakatuz. Proiektu hau oniritzi eta atsegin osoz hartuko duzulakoan gaude. Horregatik, herriarekin elkarlanean jarraitzeko prest zaudela jakinda, zure iritzia ezagutzeko inkesta laburra bete eta iradokizun postontzian sartzeko eskatu nahi dizugu.